Jatetxea

Movimiento en el bar

Barra

Jatetxea izateaz gain, Txuletak taberna ere badu; zenbait mahaia daude bertan. Kanpoko aldean beste hainbat mahaia altu ere topa daitezke, informalki zutik pintxoak, razioak edota karta dastatzeko.

Edariak

Ehundik gora marka izanik, edariak biziki garrantzitsuak dira jatetxearentzat. Lurraldeko edarien eskaintza zabala du Txuletak, hala nola, sagardoa, ardoa eta txakolina. Baita Estatu osoko jatorrizko izendapen askotako ardo eta cavak ere.

Ahaztu gabe, jakina, nazioarteko marka ugari ere bai. Edariak etengabe berriztatzen ditugu, beti marka berriak eskuratuz.

Botellas de vino colocadas en la bodega
Comedor interior del restaurante

Barneko Jantokia

Bi jantoki oso desberdinek banatzen dute jatetxea. Lehena, barruko jantokia; lokaleko zatirik klasikoena dugu, Alde Zaharrak duen arrantzale nortasuna gogorarazten digun giro epel eta atseginekoa. Harri eta adreiluz eraikitakoa, Maxi Esarte artistaren paisaia-margolanez osaturik dago bertako txoko bat. Espazioetako beste batek, ordea, Txuletatik igarotako bezero ospetsuen argazki sorta ederra du. Orotara 25 lagunentzako lau mahaiez osaturik da Txuletako jantoki hau.

Kanpoko Jantokia

Bigarren jantokia beirazko terraza eder bat da, eta, Abuztuak 31 kalea eta Trinitate enparantza ikus daitezke bertatik. Tonu gris, beltz eta zuriz dekoraturiko gune modernoa dugu honakoa, Raúl Alonso artistak eskuz margoturiko Kontxako badiaren horma-irudi eta guzti. Era berean, botila bakoitzeko led puntutxo banaz hornitutako botilategi modernoa ere badu, terrazari gaurkotasunezko ukitu dotorea ematen diona, hain zuzen ere. 40 lagunentzako bederatzi mahaiez osaturik da leku atsegin hau, eta, bere horma, benetako arbelaz eginikoa, altzari eta mahai-zapiekin bat dator.

Comedor externo del restaurante

LEHENGAIETAN OINARRITURIKO JANARIAREN TENPLUA DA, SOFISTIKAZIORIK GABEA, BAINA BERTUTE GUZTIEKIN

(+34) 943 441 007